LEIZARAN-ONDARRETAko JANGELA
Familia agurgarriak,
Leizaran institutuak, aurreko urteotan bezala, JANGELA zerbitzua eskainiko dizue.
Jakinarazi nahi dizuegu, jangela zerbitzua Ondarreta ikastetxean emango dela, beraz, Leizaran institututik Ondarreta ikastetxera ikasleek egin behar duten ibilbidea, jangelako arduraduna (Edurne) eta monitorearen (Oihana) laguntzaz burutuko dutela.
Jangelak, institutuak bezala, bete beharreko hainbat arau ditu. Arau horiek ez betetzeak, zenbait ondorio ekarriko lituzke, beraz.
Edozein galdera, zalantza edo iruzkinetarako:
Jangelako arduraduna: Edurne Hurtado Iguerategui
emaila: hurtadoedurne@leizaran.net
JANGELAKO ARAUAK
1.- Jantokian giro lasaia izatea lortu behar dugu, denok gusturago egon gaitezen. Ikasleok ondo eserita egongo gara, bakoitza bere lekuan. Horretarako garrasiak, kantak, mahai tresnekin jolastea... e.a. saihestu behar ditugu.
2.- Bazkaltzeko garaian istiluak sor ez daitezen ez da jolastu behar; mahaia txukun mantendu behar da, eta ikasleak dagokion astean mahaia jaso.
3.- Aldi berean debekatuta dago telefono mugikorra, MP3a eta horrelakorik erabiltzea. Jangelan ez dira onartzen baloiak, patineteak, patinak, bizikletak…
4.- Bestearekiko errespetoz, buruko GORRA kendu egingo dugu jangelara sartzerakoan.
5.- Beharrezkoa denean bakarrik altxako gara aulkitik (komunera joan nahi badugu) eta beti begiralearen baimenarekin.
6.- Zerbait behar dugun bakoitzean eskua altxako dugu begiralearen arreta gureganatzeko. Deitu behar badiogu, beti ere oihukatu gabe egingo dugu.
7.- Janaria, postrea barne, jangelan bukatuko da. Inolaz ere ezin da jolastokira atera ezta kanpora atera ere.
8.- Jangelako eginkizunen artean jateko orduan hezitzea denez, plater bakoitzetik gutxieneko kantitate bat jatea derrigorrezkoa da. Aldi berean, bertan botatzen den kantitate guztia jaten saiatuz.
9.- Leizaran-Ondarreta eta Ondarreta-Leizaran ibilbideak honela egingo dira: hasieran monitorea joango da atzetik ikasle guztiak dituela, eta azkeneko lekuan martxa itxiz jangelako arduraduna. Arduradunaren atzetik sartuko denak ohartarazpena jasoko du.
10.- Jangelara irakaslearekin jaitsi behar direnak, 20 minutuko atsedena eta zain egotea izango dute Leizarango patioan, Ondarretara juxtu bazkaltzeko garaian iristeko (13.30etan). Jangelara sartu aurretik Kultur Etxearen aurrekaldean itxoingo da.
11.- Jangelara garaiz sartu behar da (13.40ak). Horrela egiten ez duenak ohartarazpena izango du.
12.- Irakaslearekin joan-etorria egin behar dutenak, Leizaranera igotzeko garaian zain egongo dira Kultur Etxearen atarian, denok batera irteteko agindua jaso arte.
13.- Ikasleek, bai euren artean, bai langile guztiekin EUSKARA erabili behar dute.
14.- Jantokiko langile guztiak errespetuz eta tonu-erantzun egokian tratatuko ditugu eta horien agindu guztiei kasu egingo diegu. Kasu egin ezean, ohartarazpena jasoko da.
15.- JANGELAKO JOKABIDE DESEGOKIEN AURREAN:
- Hiru ohartarazpen falta larri bat bihurtuko da eta honek
egun bateko jangela-zerbitzua ukatzea ekarriko du.
- Hiru falta larrirekin astebeteko jangela- zerbitzua ukatuko
zaio ikasleari.
16.- Jangelarako izen-emate orria izenpetzeak JANGELAKO ARAUAK onartzea dakar.