HIZKUNTZA INDARTZEKO PROGRAMA (HIPI)
Sarrera
Euskal hezkuntza-sisteman 2009-01-01etik aurrera txertatutako ikasleek hizkuntza indartzeko plan baten premia baldin badute, ezaugarri eta baldintzen arabera, HIPI proiektuaren barnean txertatzen dira.
Hori dela eta, Leizaran institutuak azken urteetan ikasle etorkinen kopurua handia izan duenez, 2008-2009 ikasturtetik aurrera Hizkuntza Indartzeko Proiektua gauzatu beharra ikusi du.
HIPI proiektuaren helburuak
a) Euskal hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasleen txertaketa bideratzea, eskola-inguruan ahalik eta azkarren eta baldintza hoberenetan
integra daitezen.
b) Ikasle horiei berariazko arreta emateko bideak jartzea, irakaskuntza/ikaskuntza
prozesuan erabiltzen dituzten hizkuntzetako gaitasunak (hizkuntza-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak) eskuratzen laguntzeko,
curriculuma horretarako egokituz.
Planteatutako helburu horiek lortzeko, jardunbide hauek kontuan hartuko dira:
•Jarduketaren ondorioz, aldaketak eragin ditzake ikastetxearen antolaketan eta funtzionamenduan.
• Ikasleen hizkuntza-premiak, interesak, ezaugarriak, esperientziak, hizkuntza eta
haien kultura aintzat hartzen dituen hezkuntza-erantzuna ematen da, ahalmen eta
gaitasun guztiak garatzeko eskubidea errespetatuz eta sustatuz. Horretarako, beste hainbat neurriren artean, curriculuma murriztu eta
sinplifikatu beharrean hura aberasteko ahalegina egingo da.
Arduradun orokorra: Nerea Barrutia