Departamentuaren aplikazioak

________________________________

Institutua facebooken

_________________________________

Gizarteratzea zikloaren web orrialdea

____________________________________

Matematika saila

____________________________________

Fisika eta kimika saila

____________________________________

Ikaslan

____________________________________

Moodle Plataforma

____________________________________

Gurs, historia eta memoria

Pasa den apirilaren 28an, 1. Batxilergoko Historia ikasgaiko ikasleek «Gurs, historia y memoria» film dokumentalaren zuzendari Veronica Sáenzekin hitz egiteko aukera izan zuten.

ERASMUS+ GUTUNA 2027 ARTE

Leizaran Institutuaren ikasleek eta irakasleek Europan lan praktikak eta ikasketak bisitak egiten jarraitzeko aukera izango dute.

 

Hemen klikatuz begiratu zenezake erasmus + gutuna

HITZALDIA APA-BELKOAINEN ESKUTIK

Pasa den otsailaren 8an, Basque Cybersecurity Centrek eraturiko Zibersegurtasunerako Sensibilizazio Jardunaldien barruan, gurasoei zuzendutako hitzaldia egin zen gure ikastetxean. Belkoain Guraso Elkarteak eta Leizaran BHIk antolatuta, segurtasuna Interneten eta norberaren eta etxeko zibersegurtasuna izan ziren landutako gaiak. Horiek gurasoen  interesa piztu zuten, eta aukera eman zuten dituzten kezkak argitzeko.
 

IKT-EN ERABILERA SEGURU ETA OSASUNTSUARI BURUZKO HITZALDIAK

Otsailaren 8tik 23ra bitartean, IKTen erabilera seguru eta osasuntsuari buruzko formakuntza-saioak burutu genituen DBH nahiz Batxilergoko ikasle guztientzat. Bi orduko saioak izan ziren, eta horien bitartez sustatu nahi izan da IKTen erabilera egokia eta arduratsua, baita ikasleen artean sor daitezkeen arrisku eta gatazka-egoerak identifikatu eta azaleratzea ere. Saio-emaileak Pantallas Amigas elkarteko kideak izan ziren, eta haien antolakuntzan Basque Cybersecurity Centre erakundeak parte hartu zuen. Balorazioa oso positiboa izan zen, bai ikasleen aldetik, bai irakasleen aldetik ere.

Michelle Castillok bigarren saria lortu du piano-jotzaile bakarlarien A kategorian

Michelle Castillok, intitutuko ikaslea, bigarren saria lortu du Javier Gonzalez sarian piano-jotzaile bakarlarien A kategorian

Hemen ikusi zenezake emandako saioa