Departamentuaren aplikazioak

________________________

Gizarteratzea zikloaren web orrialdea

____________________________________

Matematika saila

____________________________________

Fisika eta kimika saila

____________________________________

Ikaslan

____________________________________

Moodle Plataforma

____________________________________

2020-21 IKASTURTEAREN HASIERA

  • DBH 1 eta DBH 2: irailaren 7an, goizeko 11:00etan
  • DBH 3 eta DBH 4: irailaren 15ean, goizeko 11:00etan
  • Batxilergoa 1 eta Batxilergoa 2: irailaren 15ean, goizeko 11:00etan
  • Gizarteratzea goi mailako zikloa 1. kurtsoa D eredua: irailaren 16an, goizeko 10:00etan
  • Gizarteratzea goi mailako zikloa 1. kurtsoa A eredua: irailaren 16an, goizeko 11:00etan
  • Gizarteratzea goi mailako zikloa 2. kurtsoa D eredua: irailaren 14an, goizeko 10:00etan
  • Gizarteratzea goi mailako zikloa 2. kurtsoa A eredua: irailaren 14an, goizeko 11:00etan
  • Gizarteratzea goi mailako zikloa eskaintza partziala: irailaren 29an, arratsaldeko  17:30

Gizarteratzearen okupazio-tasa: % 86,4

Urtero, Lanbidek aurreko ikasturtean zikloen datuak aztertzen ditu. Gure zentrorako okupazio-tasa % 86,4koa da. Ikasturte guztietan errepikatzen den datua da, eta adierazten du lan-merkatuak ondo jasotzen dituela espezialitate honen tituludunak.

Konparazio gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan ziklo guztien tasa orokorra % 78,6 da, gurea baino ia zortzi puntu gutxiago.

Onarpena eta Matrikulazioa Lanbide Heziketan. 2020-2021 ikasturtea

Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena:
  • Ikastetxean bertan ekainaren 1etik ekainaren 19ra arte, biak barne.
  • ONLINE eskabideak, ekainaren 19ra arte.

Informazio gehiago

Ezohiko Erasmus

2019-2020 Ikasturteko Erasmus + programa ez da batere normala izan. Bost ikasle, Ikaslanek emandako bekez baliaturik, Alemaniara eta Poloniara joan ziren, haien Lan Praktikak bertan egiteko asmoz. Handik gutxira pandemiaren alarma sortu zen eta bost horietatik hiru etxera itzultzera erabaki zuten. Bi bakarrik gelditu ziren Polonian: Eider eta Izaro. Biak, azkenean, haien praktikak egin dituzte. Nahiz eta izan dituzten arazoak haien ustez pena merezi izan du.