Matrikula Gizartearatzean. 2022-2023ko ikasturtea

Matrikula Gizarteratzean (bertaratuz idazkaritzan 9:00etatik 13:30etara) NANarekin. Beste pertsona bat eskuordetu ahal izango da baimen idatziarekin.

Matrikulazioa Batxilergoan. 2022-2023ko ikasturtea

Matrikula egiteko ohiko epea: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era (biak barne).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lekua: ikastetxeko idazkaritzan (aurrez aurre) 9:00etatik 13:30era.

Beste pertsona bat eskuordetu ahal izango da baimen idatziarekin.

Matrikulazioaren egunean aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ikastetxeko kontuan (ES12 2095 5022 17 10616 19960) 50 euro sartu izanaren egiaztagiria.
  • NANaren fotokopia
  • Txartel neurriko argazkia

(*): Matrikulazio-kuota ordaintzeko salbuespenak: hemen

Mara San Damián, Leizaran Institutuko DBH 1Eko ikaslea, Eskolako 2030 Agendaren argazki lehiaketako irabazlea

2030 Agendak antolatutako argazki-lehiaketaren aurtengo gaia «zelaiak, larreak eta landare itsutasuna» izan da, eta bertan parte hartu dute Andoaingo eta Urnietako ikastetxe guztietako ikasleek.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazki irabazlea (Mara San Damián)

Kale dor Kayiko elkarteak saria eman dio Brayan Altimasberes Leizaran Institutuko gure ikasle-ohiari

Gaur, EHUko Magisteritza eskolan, Kale dor Kayiko elkarteak saria eman dio Brayan Altimasberes Leizaran Institutuko gure ikasle-ohiari, Gizarteratzea Goi-mailako Zikloa kurtsatzeagatik. Zorionak, Brayan!!!! Ekitaldian egon da bere 1.Dko eta praktiketako tutorea Amaia Larrañaga irakaslea.

Picasso eta Gernika gogoratuz

Geometria lantzeko garaian Plastika eta ZIG gelako ikasleek puzzlea egin dute Picassoren Guernica koloretan landuz, pieza bakoitza konpasez eta erregelaz trazatuz; ondoren, Asmakizun tailerrean puzzlea muntatu dute.