Donostiako San Telmo museora bisita
Irailaren 27an, 2. Batxilergoko Artearen Historiako ikasleek bisita egin dute Donostiako San Telmo museora. Bertan, “Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan” erakusketa ikusteko aukera izan dute, baita bi artista handi horien artelanak eta garrantzia ezagutu eta balioesteko ere.

2022-2023ko ikasturtearen hasiera
DBH, BATXILERGOA ETA ZIG (Zereginak Ikasteko Gela):
Aurkezpena: irailaren 8an (osteguna), 11:00etan.
GIZARTERATZEA ZIKLOA:
Aurkezpena: irailaren 8an (osteguna).
- 1.A: Irailak 8 (osteguna), 10:00etan 205. gelan.
- 1.D: irailak 8 (osteguna), 10:00etan 206. gelan.
- 2.A: irailak 8 (osteguna), 10:00etan 208. gelan.
- 2.D: irailak 8 (osteguna), 10:00etan 207. gelan.
- Eskaintza Partziala: irailak 29 (osteguna), 17:15ean 208. gelan.
Matrikulazioa Batxilergoan. 2022-2023ko ikasturtea
Matrikula egiteko ohiko epea: 2022ko ekainaren 20tik uztailaren 5era (biak barne).
Lekua: ikastetxeko idazkaritzan (aurrez aurre) 9:00etatik 13:30era.
Beste pertsona bat eskuordetu ahal izango da baimen idatziarekin.
Matrikulazioaren egunean aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ikastetxeko kontuan (ES12 2095 5022 17 10616 19960) 50 euro sartu izanaren egiaztagiria.
- NANaren fotokopia
- Txartel neurriko argazkia
(*): Matrikulazio-kuota ordaintzeko salbuespenak: hemen
Matrikula Gizartearatzean. 2022-2023ko ikasturtea
Matrikula Gizarteratzean (bertaratuz idazkaritzan 9:00etatik 13:30etara) NANarekin. Beste pertsona bat eskuordetu ahal izango da baimen idatziarekin.