PAISAIA
2019-20 kurtsoan "PAISAIA" landuko dugu.
Paisaia zer da?
Paisaia zer den zehaztea ez da erraza ikuslearen menpe baitago zeri arreta egin, hau da, alde subjektiboa dauka.
Zerekin lotu?
Paisaiak diziplina askorekin harremana du.
Eta Andoainen zer?
2014 geroztik Euskadin paisaia legez babestu, antolatu eta kudeatu beharra dago.
ZER DA HAPO? Andoain herrirako plan bat.
Andoain herrian Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 2011 urtean abian jarri zuen Udalak. Prozesu horren helburua da hiriaren eta bertako hiritarren beharrak zeintzuk diren aztertzea, egunerokoan erabiltzen ditugun azpiegiturak, etxebizitzak eta ekipamenduak hartuko dituzten lurzoruak gordetzeko.
Plan Orokorra lurraldea antolatzeko tresna integral bat da, eta haren bidez epe luze batean definitzen da nola erabiliko den lurzorua.