HEZKIDETZA PROIEKTUA
HEZKIDETZA PROIEKTUA
Aurten Hezkuntza Sailak Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa
lantzeko plana proposatu du, emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko neurriak
sustatzeko asmoz.
Hezkidetza-eredua ikastetxeak landuko dituen dokumentu eta ekintza
guztietan bildu beharko da, izaera sexista duten materialak eta praktikak baztertzeko
asmoz eta parekidetasunezko eta tratu oneko harremanak bultzatuz, genero biolentzia
eta indarkeria sexista prebenitzea eta berdintasun irizpideak jasoz.
Irakasle arduraduna: Koro Manrique
Planaren helburua transformazio-prozesua sustatzea da, eskola mixtoko eredutik hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredura aurrera egiteko, genero-indarkeriari aurrea hartzen eta, azken buruan, sexismoak eragiten duen edozein indarkeriari aurre egiten laguntzeko.
Genero-indarkeria sexismoan eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean oinarritutako sistema baten ondorio larriena da. Eskolak ikasleen arteko botere-harremanak aldatzen lagundu dezake, behar diren aldaketak eginez, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Sozializazio horrek identitate-aniztasuna errespetatu behar du, eta nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetu.
Hezkidetzari buruzko kontzeptu garrantzitsuak (Marian Moreno):
Objetivos:https://www.youtube.com/watch?v=NKylHn4_UAM&feature=related
Conceptos y estereotipos:https://www.youtube.com/watch?v=yoifNbpqobQ&feature=related
Ejemplos y pensamiento simbólico: https://www.youtube.com/watch?v=gDnJIQhUsyc&feature=related
MARTXOAK 8
{C}{C}
Aurten, ere, Emakumearen Nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatzeko zenbait ekitaldi egin ditugu institutuan:
“ AMETS EZAZU” Berdintasuna egongo litzatekeen eremuak, egoerak, nahiak, eta abar. POST-itetan adierazi eta ametsen zuhaitzean itsatsi.
Hezkuntz Komunitatearen ELKARKETA jolas-lekuan Gizare Integrazioko ikasleek egindako jarduerak ( laburmetraiak, poesiak…) ikusteko , eta elkarrekin bertsoak abesteko ..
Gaian sakontzeko bideoak, pelikulak eta hainbat kartel egin dira eta herrian, Josefina Alkain plazan, jarri dira. Halaber, Udaletxeak, martxoak 5ean antolatutako ekitaldian, DBH 4. mailako ikasleek parte hartu dute postu bat jarriz, ikasketa bidaira joateko dirua biltzeko asmoz.
Giro ederrean eta parte hartze handiarekin burutu dira berdintasuna lortzearren egindako ekintzak.
Argazki gehiago ikusteko bertan sakatu.
AZAROAK 25- EMAKUMEARENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
ez ikusiarena ez egin !!!!!!!!
Hezkidetza proiektuaren barruan , egun hori dela eta, institutuan hainbat ekintza burutu ditugu, non ikasleek eta irakasleek parte hartu dugun genero indarkeriaren arrazoi eta ondorioei buruz hausnartzeko.
Egindako ekintzak hauek izan dira:
- · Gaia lantzeko aukeratutako bideoak ikusi eta aztertu ditugu: Emakunde proiektuak garatzen duen “Beldur Barik” programa, “Documentos TV”, Egunon Printzesa filma…
- · PUNTU LILAk ikastetxean zehar jarri ditugu eta bertan ikasleek eginiko testu, marrazki, irudi eta bertsoekin osatu ditugu.
- · Globo, lazo, eta puntu lilekin ikastetxea apaindu dugu, non gai honi buruzko leloak idatzi ditugun.
- · Egun horretan denok morez jantzita etortzeko gomendioa egin dugu eta pegatinak banatu ditugu.
- · Atsedenaldian, ikastetxearen partaideok eguna honetako mezua errebindikatzeko kanpoaldean jarritako PUNTU LILAn argazki bat atera dugu.
Argazki gehiago ikusteko bertan sakatu.