IKT-EN ERABILERA SEGURU ETA OSASUNTSUARI BURUZKO HITZALDIAK

Otsailaren 8tik 23ra bitartean, IKTen erabilera seguru eta osasuntsuari buruzko formakuntza-saioak burutu genituen DBH nahiz Batxilergoko ikasle guztientzat. Bi orduko saioak izan ziren, eta horien bitartez sustatu nahi izan da IKTen erabilera egokia eta arduratsua, baita ikasleen artean sor daitezkeen arrisku eta gatazka-egoerak identifikatu eta azaleratzea ere. Saio-emaileak Pantallas Amigas elkarteko kideak izan ziren, eta haien antolakuntzan Basque Cybersecurity Centre erakundeak parte hartu zuen. Balorazioa oso positiboa izan zen, bai ikasleen aldetik, bai irakasleen aldetik ere.