Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena
Pasa den azaroaren 11n, Martin Ugalde idazle andoaindarraren jaiotzaren mendeurrena zela eta, irakurketa publiko bat antolatu zen Martin Ugalde kultur parkean. Bertan ikastetxeko batxilergoko zenbait ikaslek parte hartu zuten: Irene Araujo, Hugo Hermoso, Lydia Martín, Maier Ortega eta Rocío Salazar.



