STEAM: HONDAKINEN BIRZIKLAPENA

 

Garapen jasangarria bultzatu nahi dugu Leizaran eskolan, hau da, ondorengo belaulandien garapena eragozten ez duen eta baliabide naturalen eta ingurumenaren babesa bermatzen duen garapen irakunkorra. Honekin estuki loturik dugu hondakinen kudeaketa egokia. Leizaran eskolan STEAM proiektua aurrera eramango da hondakinen kudeaketa egokia lortu ahal izateko. Zientzia, Teknologia, Ingenieritza, Artea eta Matematika uztartuko dituen proiektua izango da “Hondakinen birziklaplena” proiektua. Ikastetxe osoak hartuko du parte proiektu honetan eta gure esku dagoen guztia egingo dugu hondakinen kudeaketa egokia egin ahal izateko. Helburu hori lortzeko teknologia berriak garapen irakunkorraren zerbitzura jarriko ditugu: 3D imprimagailuak, arduino plakak, 2D eta 3D marrazketa softwareak, etab. Hondakinen kudeaketari amaiera emateko, Andoaingo EKO-REC enpresarekin harremanetan jarri gara eta enpresa hau izango da hondakinak bilduko dituena. 

Proeiktu hau lehiaketa moduan antolatu dugu. Lehiaketa honetan ikastetxeko langile eta ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Ikasturte amaieran, Curriculum aniztasuneko ikasleek egokituko dituzten bizikleten zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean.