Lanbide-heziketako erakundeek jasotako azkeneko datu ofizialen arabera, Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloko okupazio-tasa altua da. Aldi berean, eguneroko jardueran ikusten ari gara horrelako teknikarien beharra eta eskaera gero eta handiago dela lan-merkatuan, honako arloetan bereziki:
- - Hezkuntzan, arlo publikoan zein pribatuan: hezkuntza- laguntzako espezialista, hainbat egoitzetako hezitzailea.
- - Harrera-egoitza eta tutoretzapeko etxebizitzetan: hezkuntza-langile laguntzaileak, begiraleak.
- - Ezgaitasunaren inguruko berariazko erakundeetan: begiraleak.
- - Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroetan: laneratzailea , laguntza bidezko lan teknikaria.
- - Gobernuz Kanpoko Erakundeetan (GKE).
- - Besteak beste, lanpostu hauek ere bete ditzake: tutoretza-laguntzailea, oinarrizko mugikortasuneko teknikaria, gizarteratze-programen teknikaria, familia-langilea, gizarte-bitartekaria, kulturen arteko bitartekaria, auzo-bitartekaria…