Leizaran Institutuak adimen-desgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea sustatzen ari da "Pauso Berriak" programaren bidez, GUREAK Itinerary eta ATZEGIk sustatutako programa.

 

http://www.pausoberriak.net/eu/

Mikel gure lankideak atezain-lanetan 3 urte darama

 

Esperientziak partekatzeko jardunaldia Leizaran Institutuan

 

2018ko otsailaren 24an, Leizaran Institutuko irakasleek lagunduta, Mikel Pozasek Pauso Berriak programan (Atzegi & Gureak) bizitzen ari den esperientzia insitutuko Gizarteratzeko zikloko ikasleei azaltzeko aukera izan zuen. Jardunaldi hauen bidez honakoa lortu da:

- Mikelek institutuan daraman 2 urteko esperientzia plazaratzea: atazak egiten izan duen aurrerapena, erantzukizun berriak bere gain hartzea eta bere bizipenak horren inguruan.

- Pauso berriak programaren faseak ikasleei ezagutzera ematea.

- Eta ikasleek beren prestakuntza-aldian dituzten bizipenak eta kezkak adieraztea.

Bertan entzun dugu bai instituturako eta bai Mikelentzat esperientzia oso aberasgarria izaten ari dela guztiok ikasten baitugu egunero. Eta bertaratuek programarekiko interesa azaldu dute.